Txapelketa herrikoia igandero, Zumitzan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 4a

Hernaniko Xake Txapelketa herrikoia jokatuko da igandero, Zumitza tabernan. Guztira, zazpi jardunaldi izango dira: urriak 12, 19 eta 26an, eta azaroak 2, 9, 16 eta 23an. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira partidak. Joko sistema sui­tzarra erabiliko da, eta sariak izango dituzte irabazleek, herriko aurrenekoek eta adinaren araberako onenek. Izen ematea Zumitza tabernan egin behar da, urriaren 8a baino lehen. 5 euro dira; langabetu, ikasle, 18 urtetik beherako eta 65etik gorakoentzat, doan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!