Galdu gabe jarraitzeko asmoz, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 4a

Galdu gabe jarraitzen du Hernanik, denboraldi honetan, eta berdin jarraitu nahi dute, Azpeitiako Errotaundi ISBren kontra, gaur. Aurreneko bi partiduak irabazita, konfiantzaz gainezka dira Jon Esnaolaren mutilak. Beraz, gogo haundiarekin aterako dira kiroldegiko kantxara, 16:45etan, hirugarren puntua ere etxean geratu dadin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!