Tango edo fandango, baina alboka jo!

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 4a

Euskal Herriko alboka hotsa zabalduko da gaur. Eguerdiko 12:00etan kale-bueltan ariko dira alboka joleak Kaxkoan barrena, eta 18:00etan emanaldia eskainiko dute.

Bitartean folk mmusika taldeak ireki du aurten Albokarien Hernaniko XXI. Topaketa. Jende ugari gerturatu zen Biterira ostegunean, hernaniarrek osatutako talde honen kontzertuarekin gozatzera. Bat baino gehiago harrituta gelditu zen gainera, fandangoaz gain, euskal kantutegiko abesti ezagunak edota Argentinako doinu melosoak txistuarekin eta albokarekin entzutean.
Gaur segida izango du topaketak; egun osoan zehar izango da aukera Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako alboka hotsak entzuteko.

Goizean, kale-buelta
Alboka eta pandero joleek 11:30etan jarri dute elkar­tzeko zita, udaletxeko arku­peetan, eta 12:00etan abia­tuko dira Kaxkoko kaleak alaitzera. 14:30etan, berriz, herri-bazkaria egingo dute Santa Barbara elkartean (parte­hartzaile ez direnek 20 euro ordaindu behar dituzte).

Emanaldia eta erakusketa, arratsaldean
Arratsaldeko 18:00etan Albo­kal­dia deitu dioten ema­naldia izango da Tilosetan. Herriko nahiz kanpotik eto­rritako alboka-joleek eman­go dute. Alboka egileen erakusketa ere izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!