Atzerapausoa, Zubietan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 1a

Mundarrok Deustoren aur­ka jokatu zuen larunbatean eta 4-2 galdu zuen. Hasiera ezinho­bea izan arren, ezin izan zuten beste hiru punturekin etxeratu. Zaz­piga­­rren mi­nutu­an, Beñat Men­di­bu­ruren gola iritsi zen. Baina pixkana­ka, Deustoko erdilarien jokoaren ondorioz, astigarta­rrak parti­dua­ren kontrola gal­tzen joan ziren. Atsedenaldira iritsi aurretik, Deustok lehe­nengo gola sartu zuen, Mun­darroko jokalarien hutsuneak aprobe­txa­tuz. 
Bigarren zatia antzeko hasi zen eta donostiarrak aurretik jarri ziren. Minutuak aurrera joan ahala, Munda­rrok gora egin zuen, eta Oierrek baloia sarera bidali zuen Yorkisen jo­kaldi azkar baten ostean. Golak sasoia eman zien jokalari mo­reei eta lan txukuna egin arren, Garin eta defentsen arteko desa­dos­tasun baten ondorioz, Deusto aurretik jarri zen berriz. Eta minutu gutxi batzuen oste­an, laugarren gola sartu zuten donostiarrek. Egoitz Sayar en­tre­natzaileak azaldu du, parti­du kaxkarra jokatu zutela oro­ko­rrean: «Laguntza gutxi, eta nahi baino akats gehiago». Hamaika­koa: Garin, Rios, Ma­nu, Beñat A., Javi (Nogales), Ivan G., Unai (Oier), Borja (Ivan L.), Ibai (Gar­tzi), Beñat M. (Yorkis) eta Guti. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!