Barrenetxea IV beste garaipen baten bila

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 4a

Endika Barrenetxea hernaniarra, Etxeberria IVrekin ariko da berriro, gaur. Ostegunean, Juaristi eta Ionen kontra irabazi zuten, partidu estua jokatuta (40-39). Gaur arratsaldean, berriz, Juanenea eta San Miguelen kontra ariko dira estelarrean. Beste hiru partidu ere izango dira, 16:00etan Galarretan: Segurola-Aizpuru III/
Matxin VI-Larrañaga; Zeberio II-Endika/Matxin III-Ion; eta Etxabe II-Agirrezabala/Ezkurra II-Olazar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!