Laster hasiko dira klaseekin eta oraindik izena emateko aukera dago

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 1a

Aldaketak izango dira aurten Astigarten. Alde batetik, Luis Telleria irakasle izan denari lekukoa hartu dio Maite de Cruzek eta irakasle berriak, teknika eta lanketa berriak proposatu ditu. Horrez gain, ostegunetan ere klasea emango zaie 10 urtetik beherako haurrei. Matriku­lazio egunak pasa diren arren, izena eman nahi duenak aukera duela azaldu dute. Elkarteko kideak oso pozik daude, inoiz baino ikasle gehiago matrikulatu delako aurten. Bestalde, Sagar Uztan parte hartu du Astigartek eta bertan aurkeztutako proiektua asko gustatu zaio herriari. 4 paneletatik 2 saltzea ere lortu zuten, materialak erosi ahal izateko.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!