Lehentasuna duten hamar proposamenak aukeratzeko garaia iritsi da

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 4a

Irailean egin diren bileretan 33 proposamen lehenetsi dira eta ‘kronika.net’ web orrian daude ikusgai. Definitiboak, azken hamarrak, orain aukeratuko dira.

Hernani erabaki prozesua azken txanpan da. Hernaniko Udalak aurrekontu partehar­tzaile prozesua jarri du martxan, eta 2015eko aurre­kon­­tuetarako 500.000 euroko par­tida aurreikusi du. Hel­bu­rua da, hernaniarrek eraba­kitzea zer egin.
Herritarrek proposamenak egiteko aukera izan zuten uda aurretik, eta guztira 200 jaso ziren. Udalak proposamenak az­tertu eta baloratu zituen u­dan, eta horietako batzuk kan­poan geratu ziren. Arra­zoiak: «batzuk aurreikusita zeu­de­la­ko, beste batzuk diru kopurua gainditzen zutelako edota Uda­laren eskumena ez zirel­a­ko».

70 herritar inguru, iraileko saioetan
Aurrera egin zuten propo­samenak 80 inguru izan ziren. Irailean zehar fase berri bat abiatu, eta herritarrek lehen­tasunak zehazteko aukera izan dute. Hiru saio horietan 70 herritar inguruk hartu dute parte, eta 33 proposamen lehe­netsi dituzte. Ikusgai daude www.kronika.net web orrian, notizi honi erantsita.

Hiru modu, azken hamarrak aukeratzeko
Iritsi gara prozesuaren azken txanpara, definitiboak izango diren 10 proposamenak auke­ra­tzeko garaia da orain. Horre­tarako hiru modu izango dira.
Herritarrek aukeratutako 33 proposamenak etxez etxe ba­na­tuko ditu Udalak, eta galdetegi bat ere bidaliko du, norberak bere 10ak aukeratu ditzan.
Beste aukeretako bat da auzoetan egingo diren bile­retara joatea. Sei bilera egingo dira, eta bertan azalduko dira prozesua eta proposamenen inguruko informazio guztia.
Eta azkenik, internet bidez ere izango da aukera, www. her­nani.net helbidean.

Datorren astetik aurrera
Proposamenak aukeratzeko epea astelehenean hasiko da eta aza­roaren 7a arte egongo da zabalik. Azkenik, au­ke­ra­tu­ta­koak, ikusgai egongo dira azaroan zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!