Euskal Liga ondo hastea helburu, Bilbon

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 4a

Berriotxoaren zelaian hasiko du Emakumezkoen Euskal Liga, Hernanik. Bihar jokatuko dute estreinako partidua, Bilboko Ibarsusi zelaian, 16:00etan. Aldaketa asko izan ditu taldeak, uda honetan, baina ziur daude edozein partidu irabazteko gai direla. Gizonezkoek, bestalde, erronka zaila dute Erregional Ohorezko Mailan. Bikain hasi dute denboraldia, bi partidu eta berdinketa bat lortuta, baina aurkari gogorra dute bihar: Ordiaziaren zelaian ariko dira. Puntu bat gutxiagorekin dira goierritarrak, sailkapenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!