4/5 txapelketa jokoan, bihar kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 4a

Hamar partidu jokatuko dituzte pelotari hernaniarrek, asteburu honetan. Bi txapelketatan ariko dira, gainera: Gipuzkoako Txapelketan binaka, eta 4/5 Txapelketan banaka. Aurreko asteburuan hasi zen Hernanin, 4/5 torneoa, eta beste bost partidu jokatuko dira bihar, 11:00etan kiroldegiko frontoian: Apaolaza-Uitzi, E.Garmendia-Tejedor, J.Garmendia-Oiartzabal, Insausti-Lasa, eta Salaberria-Ezeiza. Gipuzkoakoan, berriz, bost partidu dituzte asteburu honetan. Tartean, nagusien elite mailan, Lizeagak eta Aizpitartek jokatuko dutena, bihar Soraluzen. Txapelketa­ko aurreneko biak irabazita, hirugarrena ere nahi dute hernaniarrek, Soraluzeko bikotearen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!