Kultura desberdinen astea eta bakailuarena, kantu, musika eta dantza artean

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 4a

Martxa hartuta datoz kultur ekitaldiak berriro, urrian. Oso barietate zabala izango da, Bakailao Astearekin hasi eta Argazki Rally Digitalera arte. Auzoetako festek ere, ez dute huts egingo: Txantxillakoak, hilaren 25ean.

Uda guztiz ahaztuta eta ikasturte berrian bete-betean sartuta, kulturak ere hartu du mar­txa, urria hasterako. Ekitaldiz gainezka dator hilabetea, eta barietate oso zabalarekin, gainera. Albokarien topaketa eta Mugarri bisita egingo dira gaur, eta kulturak ez du etenik izango, hilabete osoan: Pausoka Eguna, Bakailao Astea, erakusketak, dantza...
Auzoetako festek ere ez dute hutsik egingo, hilabete honetan. Txantxillako jaiak ospatuko dituzte, urriaren 25ean. Iaz izan antolatu zituzten aurrenekoz, eta izan zuten indarra ikusita, ez dute zalantzarik egin, jarraipena emateko. Egun osoko egitarau zabala prestatuko dute auzotarrek, berriro.

Kontatu istorioak elkarri!
Albokarien topaketak eta Mugarri bisitak emango diete hasiera gaur, kultur ekintzei. Eta Aste Kulturalak hartuko die txanda, astelehenetik aurrera. Kultura ezberdinetako jendeak, elezahar tradizionalak kontatuko dizkio elkarri, Biterin. Istorioak baino gehiago izango du Kultur Asteak, ordea: emanaldiak, jokoak...
Eta Aste Kulturala bukatuta, zinea bueltan. Biteriko zinema denboraldia hasiko da ostiralean bertan. Lau egunez izango da aukera, pelikulez gozatzeko.

Kantua, dantza eta Pausoka Eguna
Kulturaz lepo dator bigarren asteburua ere. Hilaren 11n, Bigarren Eskuko Azoka izango da Atsegindegin. Kantuan alaituko dute goiza, Kalez Kale Kantarikoek, eta arratsaldea San Joan Konpartsak, erromeria eginda dantzan.
Egun berean, Pausoka Eguna antolatu du elkarteak: txaranga, tailerrak, bazkaria, musika, dantza, pailazoak...

Bakailuarekin, urteroko zita
Aurten ere, herritarrek ez diote huts egingo, bakailuarekin duten zitari. Bakailao Astea ospatuko da, urriaren 13tik 19ra. Tailerra ere antolatu dute, Basque Culinary Centerren, eta bisita gidatua, Albaola Itsas Kultura Faktorian.

Txantxillako Jaiak ospatuko dituzte urriaren 25ean. Egun berean, ‘Antzokiko istorioak’ antzerkia eta Ezkontza Herrikoi Feminista izango dira.

Hirugarren asteburua borobiltzeko, Haatik dantza taldearen saioa izango da larunbat gauean, Kiroldegiko frontoian, eta Argazki Rally Digitala igande goizean, Plazan.

Jaiek segida, Txantxillan
Bigarrenez ospatuko dira Txan­txillako Jaiak, urriaren 25ean, egun osoan festa giroa jarriz. Baina ez da ekitaldi bakarra izango, larunbatean: Antzokiko istorioak antzerkia eskainiko dute haurrentzat, Biterin, eta Ezkontza Herrikoi Feminista egingo dute Atsegindegin.

Neighbor bikotea, Biterin
Kultur hilabeteari, itxiera borobila emango dio Neighbor bikoteak, Biterin. Urriaren 31n emango dute kontzertua Maite Larburu hernaniarrak eta Seattleko Josh Cheatamek, 20:00etan. Amsterdamen bizi dira, eta bi musikari nomaden istorioak ekarriko dituzte gurera. Kontzerturako sarrerak, hilaren 20an jarriko dira salgai.

‘Neighbor’ bikoteak kontzertua emango du Hernanin, urriari bukaera emateko. Bi musikari nomaden istorioak ekarriko dituzte Biterira.

Erakusketak, hilabete osoan
Argazkiek hartuko dute Biteri, urrian. Indiara bidaia erakusketa egongo da ikusgai, 22ra bitarte; hilaren 9an, Gure historiako pasarteak; eta 29tik aurrera, Argazki Rally Digita­la­ren erakusketa. Frederic Guti­e­rrezen pinturak eta Aita Orkolagaren erakusketa ere, ikusi ahalko dira, urrian zehar.

Urriko Agenda

4 Albokarien topaketa.
4 XXV. Mugarri bisita.
6-10 Aste Kulturala. Amherrek eta Udal Liburutegiak antolatuta.
8, 15 Zoriontasuna praktikatzen hi­tzaldiak, Urko Arozenaren eskutik, Biterin. 19:30etan euskaraz, 20:30etan gazteleraz.
10-13 Biteriko zinema denboraldiaren hasiera.
11 Bigarren Eskuko Azoka, Atsegindegin.
11 Kalez Kale Kantari. Plaza Berrin, 12:00etan.
11 Erromeria. San Joan Konpartsak antolatuta, 18:30etatik 20:30etara.
11 Pausoka Eguna.
13-19 III. Bakailao Astea.
18 Haatik dantza taldearen emanaldia: Errimak oinetan. Kiroldegiko frontoian, 22:30etan. San Joan Konpartsak antolatuta.
19 XIII. Argazki Rally Digitala, Plazan, 09:00etan.
25 Txantxillako jaiak.
25 Haurrentzat antzerkia: Antzokiko istorioak, Ameztu produkzioak taldearen eskutik. Biterin, 11:00etan.
25 Ezkontza Herrikoi Feminista, Atsegindegin.
28 Ipun kontaketa, Maite Franko kontalariarekin. Udal Liburutegian, 17:30etan (3-4 urtekoentzat) eta 18:00etan (5-7 urtekoentzat).

Hernani’n Musik
31 Neighbor: Maite Larburu eta Josh Cheatam. Biterin, 20:00etan. Sarrerak salgai urriaren 20tik.

Literatur Solasaldiak
8 Zazpi liburu izango dira mintzagai, Jose Luis Cancho dinamiza­tzailearekin. Udal Liburutegian, 19:30etan, gaztelaniaz.
21 Liburua: Alter ero. Bertol Arrieta. Dinamiza­tzai­lea: Ane Mayoz. Udal Liburutegian, 19:30etan, euskeraz.

Erakusketak
1-22 Indiara bidaia argazki erakusketa. Foto-eskolaren eskutik, Biterin.
6-20 Margo erakusketa. Egilea: Frederic Gutierrez. Biterin, 18:00-20:00.
9 Gure historiaren pasarteak argazki erakusketa. Egilea: Ander Gillenea. Udaletxeko Areto Nagusian.
27-azaroak 10 Aita Orkolagaren
erakusketa, AEMET metereologia agentziak antolatuta. Biterin, 18:00etatik 20:00etara.
29-azaroak 7 XIII. Argazki Rally Digitalaren erakusketa, Hernaniko Argazki Forumaren eskutik. Biterin.

Gazte Txokoa
5 Futbol txapelketa.
7,8 Berrerabilpen tailerra.
18 Master Txef.
26 Udazkeneko argazki rallya.
28 Sukaldaritza tailerra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!