Ireki dute nekazaritza ekologikorako zentroa

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 4a

Nekazaritza produktuekin esperimentatzeko eta erreabilitaziorako zentroa izango da.

Ostegunean inauguratu zu­ten ‘Karabeleko’ ekone­ka­za­ritza etxalde esperimentala. Por­tu eta Karabel auzoen ar­tean dago, eta hiru helburu di­tu: nekazaritza pro­duktu eko­lo­gikoak landu eta haue­kin es­perimentatu (zenbat barie­ta­te dauden, nola mol­datzen diren bertako kli­ma­ra...), to­ki­an tokiko kon­­tsumo taldeekin eta era­gileekin lan egin, eta buruko gaixotasuna dute per­tsonak erreabili­ta­tzeko zentro mo­duan fun­tzionatu.
Aurkezpenean azaldu zu­ten zentroa irekita egongo de­la, herritarrak nahi dutenean bertara gerturatu eta edozein zalantza argitzeko. Irabazi as­mo­rik gabekoa da, baina auto­finantzatzeko, haziak sal­du eta bertako produktuekin otarrak osatuko dituzte.

Hiru zentro elkarlanean
Proiektua martxan jarri dute Blasenea mintegi ekolo­gi­ko­ak, Kimu Bat lorezaintza en­presak eta Agifes, buruko gai­xo­tasunak dituztenen elka­r­teak. Era berean, Hernaniko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du. Argazkiak eta informazio gehiago, www.kronika.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!