KARABELEKO zubia dela eta, Hernaniko zenbait auzotan ura moztu zuten asteartetik asteazkenera, gaueko 22:00etatik arratsaldeko 17:00etara. PSE-EE alderdiak prentsa oharra bidali du Kronikara, «etorkizunera begira, berriz ere akats berak egin ez daitezen. Udalak ez zuen modu egokian abisatu, eta herritarrak, komertzioak eta erabiltzaile publikoak haserre daude. Halako inzidentziak bando bidez abisatzen dira, egun batzuk lehenago. Kasu honetan ordea, ulertezina bada ere, ez da hala izan. Etorkizunean modu egokian informatzea eskatzen dugu».
Zebrabidea, Izpizua kalean
Udan zenbait asfaltatze lan egin zituen Udalak. PSE-EEk azaldu duenez, Izpizua kalean zebrabidea margotzea ahaztu zitzaien: «lehendik ere PSE-EEk eman behar izan ditu halako abisuak. Ez dakigu arrazoia zein izan daitekeen: utzikeria edo garrantziarik eman ez izana».