Hiru partidu gaur, neskek

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 3a

Gipuzkoako elkarteen arteko Pala Txapelketan, hiru partidu jokatuko dituzte gaur hernaniarrek. Seniorretan, 1go mailan, bi partidu jokatuko dira Hernaniko kiroldegian, 21:00etatik aurrera: Hernani 1-Su Berri, eta Hernani 2-Hernani 3. Seniorretako 2garren mailako partidua, berriz, Zarautzen jokatuko da, 21:00etan: Zarautz-Hernani1.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!