Ikastaro batzuetan izena emateko aukera dago, oraindik

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 3a

Irailaren 25ean oraindik libre zeuden plaza batzuk ikastaro batzuetan, eta beste batzuetan, talde berriak sortuko dira. Izena emateko jo kiroldegira.

Kiroldegian eskaintzen diren ikastaroak hasi dira; irailaren bukaeran batzuk, eta urriaren 1ean beste batzuk.
Hala ere, plaza batzuk gelditu dira libre ikastaro batzuetan. Era berean, gutxieneko per­tsona kopuruak izena eman duen kasuetan, talde berriak ere sortu dira.
Ikastaroak hasi badira ere, oraindik badago aukera horietako batzuetan izena emateko: aerobik, konbinatua, spinning, mantentzeko gimnasia, pilates, zumba, trainning, edo igeriketa ikastaroetan, hain zuzen. Azken honen kasuan, hiru motako ikastaroetan dago tokia: haurtxoentzako igeriketan, haurdunentzakoenean eta helduentzako mantenimendukoan.
Izena eman edo informazioa eskatzeko, kiroldegiko bu­legora edo udaletxeko erregistrora jo: 943 33 70 00.

Plazak geratzen dira:
l Aerobika: astelehen eta asteazken 15:00etan; astearte eta ostegun, 09:30etan; astearte eta ostegun, 19:00etan.
l Konbinatua: astelehen eta asteazken, 19:30etan.
l Spinning: astelehen eta asteazken 14:00etan.
l Mantentzeko gimnasia: astearte eta ostegun 19:00etan.
l Pilates: astelehen eta asteazken, 07:30etan, 15:00etan, 18:00etan, 19:00etan, edo 20:00etan; edo astearte eta ostegun, 17:30etan, 18:30etan edo 19:30etan.
l Haurtxoentzako igeriketa: astelehen eta asteazken 11:15etan edo 16:00etan, eta astearte eta ostegun, 11:15etan edo 16:00etan.
l Haurdunentzako igeriketa: astelehen eta ostegunetan, 13:15etan.
l Helduen mantenimendurako igeriketa: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 08:00etan.
Talde berriak sortuko dira*
l Spinning: astearte eta ostegun, 14:00etan.
l Zumba: astelehen eta asteazken, 20:00etan.
l Mantentzeko gimnasia: astelehen eta asteazken, 09:15etan.
l Pilates: astelehen eta asteazken, 16:00etan, eta astearte eta ostegun, 20:30etan.
l Traininga: astelehen eta asteazken, 19:30etan.
l Helduen mantenimendurako igeriketa: astearte eta ostegun 16:00etan, 19:45etan, edo 09:15etan.


*Talde hauek sortzeko gutxieneko pertsona kopuruak eman behar du izena. Sortu diren talde berri hauek ere aste honetan hasi dira lehenengo saioekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!