Txantxangorri elkartea bihar hasiko da ehiza postuak zozketatzen.
Iluntzeko 20:00etan egingo da banaketa, eta ordu berean egingo dira aurrerantzean ere.
111 postu, 3 lerrotan
Guztira, 50 postu zozketatuko dira, eta postu horiek 3 lerrotan daude banatuta: 50 postu Azketan; 21 postu Oriamendin; eta beste 40 postu Larre-Gainen.
Azketakoak goi-postuak dira, Larre-Gaingoak bajuxeagoak, eta Oriamendikoak beheko-postuak. Ehiztariak prest daude usoa, birigarro eta oilagorrak ehizatzeko.