Urriaren 8ra arte izango da aukera, Zumitza tabernan, Hernaniko Xake Txapelketa herrikoirako izena emateko. Txapelketa igandeetan jokatuko da, 16:00etan hasita: urriaren 12, 19 eta 26an, eta azaroaren 2, 9, 16 eta 23an. Izena emateko 5 euro ordaindu behar dira (doan izango da langabetu, ikasle, 18 urtetik beherako eta 65 urtetik gorako jendearentzat).