Pasa den asteburuan hala moduzko emaitzak lortu zituzten pelotari hernaniarrek Gipuzkoako Txapelketan: hiru galdu eta hiru irabazi. Garrantzitsuak izan ziren elite mailan jokatzen ari diren Ojuel eta Aizpitarteren garaipena; Urkizu eta Lizeaga seniorrena, 1go mailan; eta Agirre eta Lazkano kadeteena, 1go mailan baita ere. Mingarria izan zen, ordea, seniorretako bigarren mailan ari diren Altuna eta Etxegoinek galdu izana, bigarren aldiz, eta Cisneros eta Rodriguez jubenilek ere galdu izana. Bestalde, lehengo asteburuan hasi zen 4/5ko txapelketa. Pelotari hernaniarrak bakarrik ariko dira bertan jokatzen, infantil, kadete, jubenil eta senior mailetan.