Informatzeko postuak, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 2a

Democreativity izena du Mon­dragon unibertsitateko 3 ikaslek Hernanin martxan jarri nahi du­ten parte-hartze proiektuak. Honi buruzko informazioa emango dute gaur, 10:00etatik 12:00e­tara Plaza Berrin; baita bihar (16:00-19:00) eta etzi (11:00-13:00) ere. Bestalde, urriaren 11n tailerra emango dute Bite­rin, 10:30etan, sormen kolektiboa lantzeko, eta urriaren 12an proiektuaren aurkezpena egingo dute, 19:00etan Tilo­se­tan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!