San Frantziskoko Udaleko Ingurumen Sailak 10 urte daramazki Zero Zabor estrategia bultzatzen, eta Jack Mazy da bertako koordinatzailea. Lehengo astean Euskal Herrian izan zen Macy, Zero Zabor Ingurumen Babeserako elkarteak gonbidatuta. Beste toki batzuk bisitatu eta hitzaldiak emateaz gain, Hernanira etorri zen bertan Atez Atekoa nola egiten duten ikusi eta auzokonpost esperientziak ezagutzeko.