Bi ikastaro laster, haur eta nerabeen gurasoentzako

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 1a

0 eta 9 urte bitarteko haurren gurasoentzako ikastaroa asteartetan emango da, goizez, eta nerabeen gurasoentzako, asteazkenetan, arratsaldez.

Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuak bi ikastaro antolatu ditu urrian eta azaroan zehar. 0 eta 9 urte bitarteko haurren gurasoentzako izango da bat, eta nerabeen gurasoentzako, bestea.
Bi kasuetan, ikastaroak bost saiotan emango dira, datorren astean hasita, eta aurretik izena eman behar da.

Haurren gurasoentzako saioak, asteartetan
0 eta 9 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzako saio­ak astearteetan emango dira, goizeko 11:00etatik 12:30etara, Biteri kultur etxean.
Lehenengo saioa urriaren 7an emango da, eta hurrengoak: urriaren 14, 21 eta 28an, eta azaroaren 4an. Jose Mari Izeta Martiartuk emango ditu saioak; Lahar elkargoko psikologoak.

Izena emateko Ongintzara deitu behar da, lehenbailehen.

Nerabeen gurasoentzako saioak, asteazkenetan
Nerabeen gurasoei zuzendutako saioak, berriz, asteazkenetan emango dira: urriaren 8, 15, 22 eta 29an eta azaroaren 5ean, 19:00etatik 20:30etara, Biterin. Kasu honetan ere, Izeta psikologoak emango ditu saioak.

Izen ematea, Ongintzan
Izena emateko Ongintzara deitu behar da: 943 55 78 54.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!