«Babesa emango dien zentroa da Pausoka»

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 2a

Pausoka Eguna ospatuko da Hernanin, urriaren 11n. Atzoko aurkezpen ekitaldian Maria Lesakak azaldu zuen «jendea sentsibilizatu eta behar duten familiei babesa emateko zentroa» dela Pausoka.

Egun osoko festa antolatu da urriaren 11rako, Atsegindegin, behar bereziak dituzten hau­rren elkartea, Pausoka, eza­gutzera emateko eta elkar­terako dirua biltzeko.

Elkartea, haunditzen
Atzoko aurkezpen eki­taldian laguntza eta babesa azaldu zieten Luis Intxauspe Herna­niko alka­teak eta Glori Men­dinueta Ongintzako ardu­ra­dunak, Ezinduen eta Desgai­ta­sunen bat dute­nen Foru Aldundiko arduradun Txelo Perezek, Irrien Lagunek edota Lauro­bak, besteak beste.
Bestalde, Maria Lesakak, elkarteko gurasoetako batek, azaldu zuenez, «duela 2 urte sor­tu zen Pausoka, 12 gura­sorekin, eta egun 50 familiari ematen diete babesa». Zentzu horretan, azaldu zuen «gizartea sentsibilizatu eta behar duten familiei babesa emateko, ateak zabalik» dituela Pausokak.

Emanaldiak, tailerrak eta paella-jatea
Egun osoko festa egingo da urriaren 11n. Kalejiraren on­do­ren, tailerrak izango dira Atse­gindegin, 11:00etatik au­rrera. 14:00e­tan, berriz, paella-jatea izango da (4 euro). Eta arra­tsaldeko 16:30etatik au­rrera (5 euro): Berdiniren neskatillen ballet emanaldia, Porrotx eta Ane pi­ra­ta, eta Laurobaren kon­tzer­tua. Txartelak ber­tan erosi ahal izango dira, edo Ur­nietako Eder liburudendan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!