Banaiz Bagara elkarteak euskarazko oinarrizko komunikazio ikastaroak eskaintzen ditu, doan. Helburua da astean behin bildu eta eguneroko bizitzako elkarrizketa laburrak lantzea. Era berean, dantzak eta kantuak ikasi, irteerak egin, hitzaldiak antolatu eta beste hainbat ekintza prestatzen dituzte, aisialdiarekin eta kulturarekin lotuta. Zita larunbatero egiten dute; 10:30etan Biteri kultur etxean, eta 17:00etan Izpizua kaleko Txema tabernan. Informazio gehiagorako Banaiz Bagara elkartera jo: 943 33 14 55/645 733 818 edo www.ninaizgugara.org