Astigarragako txistulariak Iruñan izan ziren larunbatean, San Fermin Txikito festetan. Apirilean, Iruñako Alde Zaharreko Erraldoiak Astigarragan izan ziren eta haiek gonbidatuta joan ziren larunbatean. Denera, 16 txistulari joan ziren (tartean 3 danborrero): Txirriskla taldeko 7 lagun eta Musika Eskolako 9. Eguraldia lagun, egun pasa ederra egin zutela azaldu diote Kronikari eta San Fermin jai herrikoietan parte hartzea ederra izan dela.