Zinea, antzerkia eta bakarrizketa, urriko ekintzen artean

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 1a

Bihar arratsaldean, umeentzako ipuin kontaketa izango da. Hainbat egitasmo ere martxan jarriko dira urrian: Parketarrak, Zilegi Eskola, Mintzalagun, ikastaroak...

Urriko kultur agendarekin, zineaz, antzerkiaz eta baka­rriz­ketaz gozatzeko aukera izango da, besteak beste. Hain zuzen, Aitor Txarterina idazle eta komikilariak umorearen inguruko bakarrizketa es­kaini­ko du: Eta zuk zertaz egiten duzu barre? Horrez gain, Loli Astoreka, Miren Gojenola, Ana Elordi eta Zuhaitz Gurrutxagaren esku­tik, Hiru antzezlana izango da ikusgai.
Bihar, berriz, ipuin konta­keta izango da haurrentzat: Ikusi al duzu lehoia? Bi saio izango dira. Eta hilabete hone­tan zehar, hainbat egitasmo ere martxan jarriko dira: Parketarrak, Zilegi Eskola, Mintzalagun, KZ gunea eta Gazteen Informazio Gunea, kultur etxeko ikastaroak, Harituz elkartea­ren saioak... 

EGITARAUA
Bihar, osteguna
Ipuin kontaketa: ‘Ikusi al duzu lehoia?’ Lur Kortaren eskutik, kultur etxean. 17:45etan, 3-5 urtekoak; 18:15etan, 6-9 urtekoak.
Urriak 8, asteazkena
17:00 Parketarrak: Zabu zibu eta Txirrintxon, haur eta gurasoentzako jolasak, eskolako atarian.
Urriak 9, osteguna
10:00 eta 18:00 Zilegi Eskolaren aurkezpena, kultur etxean (AEK).
Urriak 12, igandea
17:00 Haurrentzako zinea: ‘Hiroku eta gaiaren defendatzaileak’, kultur etxean. Sarrera: 2 euro. 
Urriak 15, asteazkena
17:00 Parketarrak: Zabu zibu eta Txirrintxon, haur eta gurasoentzako jolasak, eskolako atarian.
Urriak 16, osteguna
10:00 eta 18:00 Mintzalagunen aurkezpena, kultur etxean (AEK).
Urriak 17, ostirala
19:00 Sagar uzta argazki rallyko sariak banatuko dira agardoetxean eta erakusketa jarriko da azaroaren 2ra arte, kultur etxean.
Urriak 18, larunbata
18:00 Bakarrizketa: ‘Eta zuk zertaz egiten duzu barre?’, Gaztelekuan.
Urriak 22, asteazkena
17:00 Parketarrak: Zabu zibu eta Txirrintxon, haur eta gurasoentzako jolasak, eskolako atarian.
Urriak 25, larunbata
20:00 Antzerkia: ‘Hiru’, kultur 
etxean. Sarrera: 6 euro.
Urriak 26, igandea
17:30 Haurrentzako antzerkia: ‘Mollie Malonen ipuin sinestezina’, kultur etxean. Sarrera: 2,5 euro.
Urriak 27, astelehena
19:30 Literatur solasaldia: ‘Demonios familiares’, Liburutegian. 
Urriak 28, asteartea
18:00 Zine foruma: ‘Le Havre’, 
kultur etxean.
Urriak 29, asteazkena
17:00 Parketarrak: Zabu zibu eta Txirrintxon, haur eta gurasoentzako jolasak, eskolako atarian.

KZ GUNEA
Urriak 6 eta 20
Dinamizatzailea bertan egongo da, 09:00etatik 13:00etara. Ordenagailuak, Gazteen Informazio Guneko ordutegian ere, erabilgarri.

HARITUZ ELKARTEAREN SAIOAK
Urriak 7, 14 eta 21
‘Matazak indarkeria sexistaren aurka’ proiektua kultur etxean, 18:00-20:00. Proiektuari buruzko informazioa eta bufanda zatia 
josteko tailerra.
Urriak 17, 24 eta 31
‘Zaindu zaintzeko’ ikastaroa kultur etxean, 09:30-11:30, doan. Familiako pertsona gaixo edo zaharrak zaintzen dituztenei zuzendua.
Urritik ekainera
Emakumeentzako Qi Gong (txi kun) ikastaroa. Astelehen eta asteazkenetan (09:30-11:00). Prezioa: 35 euro.
Bizitzaren filosofia: Hilean bi ostiraletan, 10:00-11:30, doan.
Puntua, kakorratz lana, jostea... ikasi eta elkarrekin egiteko. Asteartetan, 18:00-20:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!