Argazki erakusketa eta diru bilekta, Kaxmirreko kaltetuak laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 30a, 02:00

Hil honen hasieran uholde haundiak izan dira Kaxmirren (India iparraldean eta Pakistan ekialdean). Hernaniko bikote batek gertutik ezagutu du egoera, eta SOS Kaxmir elkartea sortu dute, uholdeek eragindako kaltetuak laguntzeko. Horren harira, argazki erakusketa jarriko dute ostiraletik igandera bitartean, Plaza Berrin. Elkartearekin harremanetan jartzeko: soskaxmir@gmail.com. Laguntza emateko, berriz, kontu korronte bat ireki dute: ES61 0081 4240 9100 0110 4010.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!