Laster arte, Wukro! Atzokoa izan zuten Hernanin egoteko azken eguna, Wukrotik etorritako 15 gaztetxoek. Sei egun pasa dituzte hemen, eta orain Nafarroan eta Madrilen izango dira. Urriaren 7an bueltatuko dira Wukrora. Joan aurretik, institutuan izan ziren atzo. Lehenengo, Santa Barbara eraikineko jangela eta sukaldea ezagutu eta jakiak prestatzen ikasteko aukera izan zuten. Eta ondoren, Hernaniko gazteekin batera kirola eta jolasak egin zituzten. Sasoi ederrean daudela erakutsi zuten denek, sokatiran!