Aste honetan ospatuko da Albokarien Hernaniko XXI. Topaketa. Bi ekitaldi nagusi izango dira: kontzertua, etzi, eta festa eguna, larunbatean.
‘Bitartean’ taldearen emanaldia, etzi
Alboka Topaketaren barruan, kontzertua emango du ‘Bitartean’ folk musika taldeak, ostegunean, 20:00etan Biteri kultur etxean. Hernaniarrek osatutako taldeak bere lehenengo diskoa aurkeztuko du; Bidean. Kontzertua doan izango da, eta diskoa erosteko aukera ere izango da.
Larunbatean, festa
Larunbatean, berriz, Euskal Herri osoko albokariak etorriko dira Hernanira; kalejira, bazkaria eta emanaldia izango dira.