Moda pasarela batean parte hartu nahi duen edonork gaur du aukera ederra. Berriak elkarteak kasting irekia antolatu du, hernaniarren artean modeloak bilatzeko. Ez da esperientziarik eduki behar, eta adin guztietako jendeak hartu dezake parte. Gaur izango da, 19:00etatik 21:00etara bitartean, Biterin.
Aurretik, fitxa bete
Kastingean parte hartzeko izena eman behar da aurretik, fitxa bat beteta. Fitxa hori Biterin, edo kastinga antolatu duten dendetan eskatu.
Produktuak erakusteko pasarela Hernaniko 17 komertziok antolatu dute moda pasarela, dendetan salgai dituzten produktuak hernaniarrei erakusteko: Estetika Arrosak, Nekane Edergintza, Biokbi Optika, Federopticos Hernani, Hoki Lentzeria, Valen moda denda, Distira, Bolsos y complementos Kaixo, Complementos Marna, Ilargi, Kera, Kuluska, Urrats Oinetakoak, Ibai-Mendi, Feli Dekorazioa, Oihala, eta Ikusi-Makusi. Urriaren 24an egingo da pasarela, Atsegindegin.