Bukatu bakarrik ez, hirugarren izan da Eva Esnaola Spartathlon proba gogorrean. Atleta hernaniarrak 30 ordu eta 52 minututan egin zuen 247 kilometroko ibilbidea, eta podiuma lortu zuen emakumeen artean. Sailkapen orokorrean, gainera, 35garren izan zen.