Garrantzia estrategikoa daukate enpresan, langileen parte hartzeak eta belaunaldi erreleboak. Eta inportantzia hori aztertzeko, jardunaldia antolatu du Hernaniko Udalak, Enpresa Zerbitzuak eta Bic Gipuzkoa Berrilanekin.
Enpresei zuzendutako jardunaldia da, eta urriaren 7an egingo dute, Orona eraikinean, Galarretan. 09:30etan hasi eta 12:15etara arte luzatuko da. Bertan izango da Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza bat: parte hartzea sustatzeko, aurrera eramaten ari diren estrategia aurkeztuko dute.
Parte hartuko dute, baita ere, Asle Euskadiko Lan Sozietateak eta SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak. Indarrean dauden laguntza programak aditzera emango dituzte.
Haien esperientziaren berri, bi enpresak
Jardunaldiak bukatzeko, bere esperientzia kontatuko dute, parte hartze eta belaunaldi errelebo prozesu bat martxan jarri duten bi enpresak.
Plazak, mugatuak
Jardunaldian parte hartzeko, plazak mugatuak dira. Apuntatzeko edo informazioa eskatzeko, hainbat aukera eman dituzte antolatzaileek: www.euskadinnova.net, info@bicberrilan.com, ekinean@andoain.org, edo 943 00 09 99 eta 943 30 42 21.