Bakailao Astearen bueltan, bi ekintza berezi antolatu dituzte. Urriaren 13an, bakailao tailerra izango da Basque Culinary Centerren. Izen ematea doan da, eta binaka apuntatu behar da. 7 bikoterentzat dago tokia. Urriaren 15ean, berriz, bisita gidatua egingo dute, Albaola Itsas Kultura Faktorian. Doan izango da, 12 lagun gehienez. Izen ematea aste honetan egin behar da, ostirala bitarte: turismo gunean, 943 33 70 28 edo gurutze-a@hernani.net.