Kantuz abesbatza kruzeroan, Pazkuko astean

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 28a

25garren urteurrena ospatzeko, ekitaldi ugari egingo ditu abesbatzak, kruzeroa tartean. Beraiekin batera Mediterranoan bidaia egin nahi duena, pasa dadila Hernani Bidaiak agentziatik.

Ospakizunetan murgilduko da Kantuz abesbatza, 2014-2015 ikasturtean. 25garren urteu­rrena dute, eta ez dute alferrik pasatzen utziko: ekitaldi ugari eskainiko dituzte, ikasturte osoan zehar. Eta horien arte­an, bat bereziki erakargarria: kruzeroan. Mediterraneoan ba­rre­na, bidaia egingo dute kruzero batean. Eta nola ez, emanaldi eder bat eskainiko dute kruzeroan bertan.
Pazkuko astean izango da bidaia, apirilaren hasieran. Egun horietan, abesbatzakoak ez dira bakarrik egongo, Medi­te­rraneoan. Edonork egin de­za­ke bidaia, haiekin batera.

Joan nahi dutenak, hurbildu Hernani Bidaiak agentziara
Interesa duen edonor  joan daiteke kruzeroan, Kantuze­ko­ekin batera. Abesbatzak, gai­nera, herritarrak animatu nahi ditu, beraiekin Mediterraneoan bidaia egitera.
Aukera ederra dute herna­niarrek, bidaia polita eta kantu emanaldi ederra uztartzeko, Pazkuko astean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!