Saririk gabeko lan haundia

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 28a

Galdu egin zuen Hernanik, CRC Pozueloren kontra (16-17), azken unean garaipena eskura izan ondoren. Defentsako bonusa lortu zuen, behintzat.

Aurreneko puntua eskuratu zuen Hernanik atzo, CRC Pozueloren aurka. Estreinako garaipena, ordea, lortu ezinik jarraitzen dute. Eta ez lan faltagatik. Gogotik jardun zuten hernaniarrek, atzokoan ere, eta eskura izan zuten garaipena, azkeneko momentuan.
8-17 galtzen zirela, zigor kolpea lortu zuen Igor Etxe­berriak, 29garren minutuan. Eta hazita, entseguaren bila abiatu ziren hernaniarrak. Baita lortu ere! Irabazteko, bai­na, transformazioa ere behar zuen Hernanik, eta oso labur geratu zen Igor Genuaren jaurtiketa.

Hasiera indartsua, Hernanik
Indartsu hasi zuen partidua Hernanik, eta 2garren minutuan lortu zuen entsegua Xabat Erroizeneak (5-0). Segidan, zigor kolpe bana lortu zuten bi taldeek (8-3); hernaniarrena, Pello Perezek.
Hortik aurrera, ordea, Hernanik denbora gehiegi eman zuen punturik lortu gabe. Saiakerak sobera egin zituen, eta faltan izan zuen denbora. Azkenean, defentsako bonusarekin konformatu behar izan zuen (16-17).
Zaleek txalo artean agurtu zituzten jokalariak. Arbi­tro­e­n lanarekin, aldiz, ez ziren batere pozik geratu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!