Amodioa eta inmigrazioaren gaia agertzen da Eric Toledano eta Olivier Nakachek egindako Samba pelikulan. Omar Sy eta Charlotte Gainsbourg aktoreak dira antzezle nagusiak, eta lan ona egiten dute.
Duela hiru urte, zuzendari berberek Intouchables pelikula aurkeztu zuten Sail Ofiziala ixteko. Helburu berdinarekin etorri dira aurten ere, baina pelikula ez da hain ona izan.
Inmigrazioaren errealitatea erreflexatu nahi dutela adierazi dute zuzendariek, baina amodio istorio bat ikusi dugu askok. Zinemaldia amaitzeko pelikula eskasa.