Elkartasun bazkariak, kirolari segida

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 28a

Ondo baino hobeto pasa zuten atzo, Hernaniko eta Wukroko gaztetxoek, elkarrekin kirola egiten. Gaur, elkartasun bazkaria izango da Txantxangorri elkartean, Jardunaldiekin jarraitzeko.

Egun ederra bizi zuen atzo, Hernani eta Wukroren arteko harreman estuak. Kirola medio, elkarrekin aritu ziren goiz eta arratsalde, hango eta hemengo gaztetxoak. Eta ondo baino hobeto pasa zuten!
Antziolako atletismo pis­tan aritu ziren goizean, proba desberdinak egiten, eta me­ren­dola ere izan zuten, inda­rrak berritzeko. Arratsaldean, berriz, frontoia hartu zuten eszenatoki, Ereñotzun. Pelo­tan aritu ziren, egun ederra borobiltzeko.

Gaur, meza eta bazkaria
Polita izango da gaurko eguna ere. 09:00etan, meza emango du Angel Olaranek berak, Agustinetan. Eta eguerdiko 14:00etan, berriz elkartuko dira denak, elkartasun baz­karia egiteko, Txantxangorri elkartean. Jan-edana izango da gaur, beraz, harremanak sendotzeko tresna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!