Kiroldegiko ikastaroak hasita daude dagoeneko, baina zenbaitetan, oraindik ere badaude plazak libre, apuntatzeko: aerobika, konbinatua, indoor ziklismoa eta spinninga, mantentzeko gimnasia, pilates, haurtxoen igeriketa, haurdunena, eta helduen mantentzekoa. Gainera, lekua badago urriaren 1ean hasiko diren zenbait taldetan ere: indoor ziklismoa eta spinninga, zumba, mantentzeko gimnasia, pilates, traininga eta helduen mantentzerako igeriketa. Izena emateko, pasa kiroldegitik.