Ura moztuko dute astearte gauean

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 27a

Karabelgo zubi berriko lanak tarteko, ura moztuko dute asteartean, gaueko 22:00etan, Orkolagako biltegitik. Mozketak ur-hornidura sare guztiari eragingo dio. Urik gabe geratuko dira Plaza Berritik behera dauden kale eta auzoak; gainerakoetan, baliteke ur korrontea gutxitzea eta tarteka moztea ere. Aurreikusten da, asteazkeneko 17:00etara arte sareak ez duela guztiz ondo funtzionatuko, pixkanaka berreskuratzen joango bada ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!