San Mateo torneoko bigarren partidua jokatu zuten Aimar Olaizolak eta Beroizek asteartean, Adarraga pilotalekuan. 22-9 nagusitu zitzaizkien Xala eta Barriolari eta finalerako aukera txiki bat izan arren, ostegunean txapelketatik kanpo geratu ziren, Irujo eta Zubieta 22-12 nagusitu baitzitzaizkien Xala eta Zabaletari (Barriolaren ordezkoa). Olaizola eta Beroiz finalera pasatzeko, Xalak eta Zabaletak irabazi beharra zeukaten, 22-17 gutxienez.