Salaberria, Ezkarain ariko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 27a

Umore Onako pilotariak Errioxa eta Errotxapeako torneoak jokatzen ari dira eta gaur, Salaberria Ezkarain ariko da. Anduaga (Lizarra) izanen du lagun eta aurkariak, Ruiz (Errioxa) eta Aranguren (Usurbil). 16:30etatik aurrera jokatuko dute. Astelehenean, berriz, Aizkorbe eta Apezetxea ariko dira Errotxapean, 18:00etatik aurrera. Zizur Nagusiko bikotea izanen dute aurkari: Arribillaga-Satrustegi. Lehengo astean, hiru garaipen lortu zituzten pilotari goizuetarrek: Errotxapean, Aizkorbe-Apezetxea (Goizueta) 18/Santamaria (Leitza)-Elzaurdia (Bera) 6; Logroñon, Salaberria (Goizueta)-Anduaga (Lizarra) 22/Garcia (Iruña)-Martitegi (Sestao) 17; eta Gartzaronen, Salaberria (Goizueta)-Mariezkurrena (Berriozar) 18/Beraza-Dela Cruz (Irurtzun) 5. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!