Ostegunean formakuntza jaso zuten auzokonposta egiteko interesa azaldu duten herritarrek. Konposta egiteko teoria eta praktika erakutsi zieten eta hemendik aurrera, martxan hasiko dira. Santa Maria auzoan paratu dute lehenengo auzokonposta gunea eta Udalaren asmoa da, gune gehiago ere paratzea.