Goizuetan, hainbat ikastaro antolatu dituzte ikasturte honetarako. Alde batetik, Udalak antolatutako ikastaroak daude: meditazioa, gimnasia eta eskulanak. Horietan izena emateko aukera urriaren 3ra arte izanen da. Udaletxean bertan eman behar da izena. Horrez gain, honako ikastaroak ere izanen dira urritik aurrera: argazkilaritza, aerobika eta taila. Udaletxetik kanpoko ikastaroak dira eta izena emateko, bakoitzari dagokion arduradunarekin paratu behar da harremanetan.