Matrikula egiteko, azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 27a

Pintura eta marrazketa ikastaroa emango du Astigarte elkarteak, hainbat mailatan. Urrian hasiko dira eta matrikula egiteko azken eguna da gaur, kultur etxean. Prezioa: 26 euro hilean, eta haurrek 15 euro. Eskaintza: larunbata, 09:00-11:00 edo 11:00-13:00; eta osteguna, 17:00-18:00 (10 urte arteko haurrentzat).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!