Lizeagakoa, sagardorik onena

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 27a

Asteazkenean izan zen Kizkiako sagardo txapelketako finala. 6 finalisten artean erabaki behar izan zuten parte hartzaileek eta Lizeaga sagardotegia izan zen txapelduna, 129 punturekin. Astigarragako sagardoaren kalitatea agerian geratu da, hurrengo bi onenak ere, herrikoak izan baitira: Rezola (126 puntu) eta Petritegi (122,5 puntu). Gainerako finalistak: Itsasburu, Irigoien eta Eula. Gipuzkoako 20 sagardotegik hartu dute parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!