Uzta ederra, eskolako baratzetik

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 27a

Astigarragako eskolako iazko LHko ikasleek, hainbat barazki erein eta aldatu zituzten maiatzean eta orain jaso dute uzta: meloiak, babarrunak, berenjenak edo alberjiniak, azelgak, porruak... Haur Hezkuntzakoek ereindako belar usaindunak ere bildu dituzte. Aurten, 2garren ziklokoek ekingo diote lan horri, «obrak tarteko, nahiko buruhauste emango badigu ere», diote.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!