Astigarragako txistulariak Iruñeara joango dira gaur, San Fermin Txikitotara. Txirriskla taldekoak eta Musika Eskolakoak izango dira bertan. Apirilean, Astigarragan izan ziren Iruñako txistulariak eta orain, haiek luzatu diete gonbidapena herriko txistulariei.