Rock musikak girotuko ditu gaur, Atsegindegi inguruak. Hernani Rock Festibalaren edizio berria antolatu dute, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Zazpi taldek joko dute, eta beraz, iluntzera arte luzatuko da festibala.
Gatillazo, ezagunena
Zazpi rock talderen artean, bada bat, aski ezaguna dena: Gatillazo. Evaristo abeslariak sortutako taldea da, La Polla Recorods taldeko kide ohia. Bi taldek, rock gogorra egiten dute: Traccion eta Flitter. Radiocrimen eta DesperVicio taldeek punk rock estiloko abestiak eskainiko dituzte. Eta Emon talde bizkaitarra ere bertan izango da.
Mal Pasarren eskutik,
Argentinako punk rocka
Talde internazionala ere izango da gaur Atsegindegin. Argentinako Mal Pasar taldeak joko du; 90eko hamarkadan sortutako taldea da, eta sei diska dauzka, azkena 2012ko apirilean ateratakoa.