Patinak jantzita, zirkuitua aurretik!

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 27a

Karabelel ingurutik ibiliko dira; ondoren, hamaiketakoa dute.

Azken txanpara iritsi da Mugikortasun Astea. Patinak, kaskoa eta protektoreak jantzi, eta Karabel inguruan buelta egiteko aukera izango da gaur. 09:30etan jarri dute hitzordua, baina ordu laurden lehenago azaltzea komeni da.
Karabeletik abiatuko da zirkuitua, eta Landare in­gurutik Zubiondo poligonora iri­tsiko dira. Ibaiondo zubia gu­rutzatu, eta ibai bazterretik egin­go dute joan-etorria. Buel­tan, ginkana izango dute Zubiondo poligonoan. Eginda, Karabelerako bidea hartuko dute, eta bertan izango dute bigarren ginkana. Eta bu­ka­tze­ko, hamaiketakoa es­kainiako dute, jana eta edana, auzo elkartearen eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!