Auzotarrekin disfrutatzeko eguna dute gaur Karabelgo bizilagunek. Goizean goiz hasiko da festa, diana eta haur jolasekin. Lokotxak, zaku karrerak... betiko jokoak antolatu dituzte, umeen gozamenerako. Buruhaundiek ere jarriko dute saltsa; 11:30etan abiatuko dira, gazte eta ez hain gazteen atzetik korrika, bizkarrak berotzeko gogoz. Eguerdian, 12:00etan, Kiko, Koko eta Moko pailazoek eskainiko dute emanaldia, auzoko txikienei zuzenduta. Eta ping-pong txapelketa ere jokatuko da, 13:00ak aldera. Goiza, beraz, umeei dedikatua izango da.
Eta gurasoek zer? tortillak egiteko tarte ederra dute goiz osoan. 13:15etan, tortilla txapelketa-dastaketa antolatu dute. Bakoitzak nahi adina tortilla aurkeztu ditzake, eta barietate guztietakoak onartzen dira. Bi sari banatuko dituzte: tortilla berezienari emango diote bat, eta goxoenari bestea.
Egun osoko festa izaki, bazkalorduan ere ez da atsedenerako tarte haundirik izango. Nahi dutenek bazkari-pikoteoan geratzeko aukera dute, barrikote eta guzti! Eta ondoren, bingoan aritzeko aukera dago. Zorte on guztioi!
Jolasak, ume eta helduentzat
Etenik gabeko festak arratsaldean izango du segida. Ume eta helduentzat jolasak antolatu dituzte: rompeputxeroak, arrutza lasterketa... eta goxatzeko, txokolatada. DJ Nemusek girotuko ditu gauerdira arteko orduak; eta zezen suzkoa eta traka ere, izango dira.