Bi bikote indartsu gaur, elkarren kontra

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 27a

Arratsaldeko 16:00etan hasita, lau partidu jokatuko dira gaur Galarretan. Estelarrean, kalitate haundiko bi bikote ariko dira elkarren kontra: Uterga-Ion, Ezkurra II-San Miguelen aurka. Barrenetxea IV hernaniarrak, berriz, Matxin IIIrekin jokatuko du Juaristi eta Endikaren aurka; hirugarren partidua izango da. Lehenengoa, Juanenea-Labaka eta Matxin VI-Larrañagaren artekoa izango da, eta azkenekoa, Segurola-Agirrezabala/Etxabe II-Aizpuru III.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!