Real Unionen aurka gaur, Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 27a

Ohorezko Erregional Mailako taldeak Real Unionen kontra neurtuko ditu gaur indarrak, 16:30etan Zubipen. Hernanik irabazteko aukera dezente izango du, azken partiduan tarte zabalarekin irabazi baitzuen, eta Real Unionek, berriz, denboraldiko lehenengo bi partiduak galdu egin ditu. Bestalde, emakumezkoen jubenil mailako taldeak gaur hasiko du denboraldia, Amara Berriren kontra, 19:30etan Martutenen. Kadete mailako ohorezko mailako emakumezkoen taldeak, berriz, bihar; Arizmendiren kontra, 11:00etan Zubipen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!